Santaines trafikoarentzat itxiko dute martitzen goizean, Ipuruako garabia desmuntatzeko

Santaines trafikoarentzat itxiko dute martitzen goizean, Ipuruako garabia desmuntatzeko
2020/07/13 eta kitto!
Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, bihar martitzena, uztailak 14, 08:00etatik aurrera eta hilaren 15eko (eguaztena) 18:00ak arte, Santaines kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, Ipuruako foball zelaiko obretako garabi bat desmuntatzeko. Hori dela eta, Ipuruako eta Sostoatarren kaleko Udalbusaren geralekuak kendu egingo dira. Informazio gehiago 944 333 333 telefono zenbakian eta www.euskotren.eus webgunean.