Sautsiko skate parkea berrituko dute

Sautsiko skate parkea berrituko dute
ETA KITTO 2022, Uzt 05

Azken urteotan erabiltzaileen kexak entzun ondoren, Sautsiko skate parkea berritzeko lanak egingo ditu Udalak, gaur goizean Hirigintza sailean proiektua aurkeztu ondoren, Eiberrik jakinarazi duenez.

Bertan patinatzen ibiltzen direnen berbetan parkearen egoera txarra zen eta ez zen segurua bertan patinatzea. Beraz, lan hauekin parke modernoa eta segurua izango dute.

Proiektua Daniel Yabar Ramos arkitektoak landu du eta patinatzeko aukera eskaintzeaz gain, BMX eta roller-ekin ibiltzeko aukera ere emango du. Horrela, mota ezberdinetako guneak izango ditu ariketa ezberdinak egin ahal izateko.

Lanak irailean irtengo dira lehiaketara eta orduan esleituko dituzte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »