Torrekuako anbulatorio zaharra eraberritzeko proiektua lizitaziora atera du Udalak

Torrekuako anbulatorio zaharra eraberritzeko proiektua lizitaziora atera du Udalak
ETA KITTO 2023, Urt 03

Jubilatuen etxea eta beste erabilera sozial batzuko jasoko ditu Torrekuako anbulatorio zaharrak. Horretarako, eraikina eraberritzeko proiektua 108.174 eurotan (BEZ barne) atera du Udalak lizitaziora eta adjudikazioa lortu nahi duten enpresek urtarrilaren 9a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte eskaintzak.

Eraikina eraberritzeaz gain, Udalaren asmoa haren birgaitze energetikoa gauzatzea da. “Horrela, eraikinaren portaera energetikoa hobetu egingo da fatxadan zein estalkian jardunez, eta lurzoru erradiatzailearen klimatizazio- eta berokuntza-instalazio berriak ezarriz”, dio Udalak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »