Trafikoari eragingo diote Pagagegin astelehenean hasiko diren lanek

Trafikoari eragingo diote Pagagegin astelehenean hasiko diren lanek
2019/05/23 eta kitto!
Astelehenean hasiko dituzte Pagaegi kaletik Jardiñeta kalera bitartean oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko beharrak eta, horri lotuta, inguru horretako trafikoari eragingo dioten hainbat aldaketa egongo dira. Pagaegi kalean, El Casco-ren atzeko aldetik Jardiñetarako sarrera bitarteko errebueltan jardungo dute beharrean, tarte horretan dagoen aldapak eragindako trabak leuntzeko asmoz eta, beharrak amaitu arte kalea moztuta egongo da, Muzategiko garajeetara joateko eta anbulantzien joan-etorrietarako izan ezik. Excavaciones y Obras de Diego enpresak egingo ditu lanak, 224.741 eurotan, eta amaitzeko 17 asteko epea eman diote.