Trenak Eibarren duen eragin akustikoa aztertzeko ikerketa egingo dute

Trenak Eibarren duen eragin akustikoa aztertzeko ikerketa egingo dute
ETA KITTO 2021, Uzt 01

Euskal Trenbide Sareak (ETS) trenak Eibarren duen eragin akustikoa aztertzeko ikerketa egiteko lehiaketa jarri du martxan eta 139.150 euroko dirulaguntza bideratu du horretarako.

Bizilagunak aspaldi kexatzen dira trenak herrian eragiten duen zarataren inguruan eta Jon Iraola Eibarko alkatea ETSrekin bildu zen maiatzean, konponbide bat eskatzeko trenak Egogain, San Andres eta Udalaren ostetik pasatzean ateratzen duen zarata murrizteko. ETSren azterketa, ostera, ez da eremu horretara bakarrik mugatuko.

Azterketa lau zatitan banatuko da: Ardantzako geralekuko gunea, San Andres pasealekuan aire zabalean dagoen tartea, San Andres pasealekuan erdiitxita dagoen tartea eta Eibar Ospitalearen inguruko gunea.

Azterketa egin ondoren, trenak eragiten duen zarata murrizteko hartu behar diren neurriak gauzatzea da ETSren asmoa.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »