Txaltxa Zelaiko haur-parkea berrituko dute
                
                    2022/07/07
                    11:00
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Aste honetan Txaltxa Zelaiko haur-parkea berrizteko lanak hasiko dira, jolas berriak jartzeko. Sanjuanetan jolas-parkea kendu zuten txosnak jartzeko eta hori aprobetxatuz egingo dituzte 18.149 euroko aurrekontua duten lanak.
Parke berriak etxola-txirrista eta bi kolunpio-gune (bata kolunpio habiarekin eta beste bat bi kolunpioz osatua, bata laua eta bestea habia) izango ditu, eta kautxuzko zorua jarriko da azalera osoan.
              Parke berriak etxola-txirrista eta bi kolunpio-gune (bata kolunpio habiarekin eta beste bat bi kolunpioz osatua, bata laua eta bestea habia) izango ditu, eta kautxuzko zorua jarriko da azalera osoan.