Abuztuan zehar lanak egin dituzte Errebal Plazia eraikinaren -1 solairuan eta, bihar, iraila hasten denean, txandakako TAO sistema jarriko dute martxan bertan.
Autoa bi orduz laga ahal izango da gehienez eta -1 solairuan aurkitu daitezkeen makinetan hartu beharko da txartela.
Neurri honekin batera, Udalak gune zuriko aparkalekuak ahalbidetuko ditu Bidebarrieta, San Juan eta Isasi kaleetan (zenbaki bakoitien aldean).