Zapatu goizetik domeka eguerdira bitartean Errebal trafikoarentzat itxita egongo da

Zapatu goizetik domeka eguerdira bitartean Errebal trafikoarentzat itxita egongo da
ETA KITTO 2021, Ots 25

Errebal kalean egin behar dituzten inprimatze-lanak direla eta, asteburuan kale hori itxi egingo dutela jakinarazi dute Udaltzaingotik: zapatu goizean, 08:00etan errepidea ibilgailuentzat erabat itxiko dute eta domekara arte (15:00ak arte) ez dute berriz zabalduko. Horrekin batera, saihesbidetik Estaziño kalerako sarbidea ere itxita egongo da, Errebalen egingo dituzten beharrengatik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »