Historia izango da XIV. Juan San Martin beken ikerketa gaia

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Historia izango da XIV. Juan San Martin beken ikerketa gaia
ETA KITTO 2019, Mai 23

Udalak, UEUrekin lankidetzan, XIV. Juan San Martin bekarako deialdia kaleratu du. watch Euskerazko ikerketa sustatzeaz gain, Juan San Martin eibartar ikerlaria omentzeko helburua duen beka 9.000 eurokoa da eta aurtengo deialdian landuko den ikerketa esparrua Historia izango dela azaldu dute antolatzaileek. Bekara aurkeztu nahi dutenek irailaren 2tik urriaren11ra arte (biak barne) aurkeztu beharko dituzte eskaera eta dokumentazioa, Pegoran edo internet bidez,  udalaren webgunean. Euskerazko ikerketan interesa dutenentzat bekak eskaintzen duen aukera paregabea dela eta, Komunitate Zientifiko Euskalduna osatzen duten irakasle, ikertzaile edota bestelako profesionalei parte hartzeko deia egin nahi diete arduradunek.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »