Hitzaldiak eta kontzertua antolatu dira Helmholtz enpresaren sorreraren 60. urteurrenaren harira

Hitzaldiak eta kontzertua antolatu dira Helmholtz enpresaren sorreraren 60. urteurrenaren harira
2018/09/27 eta kitto!
Eibarren Helmholtz organoak egiten zituen enpresa sortu zela 60 urte bete direla-eta, horren inguruko ekitaldiak antolatu dituzte. Untzagako jubilatu etxearen eskutik hitzaldia emango du bihar (barixakua, hilak 28) Jesus Mª Agirrek, 18:30ean, jubilatu etxeko beheko solairuan dagoen gelan. Besteak beste enpresaren historiari errepasoa egingo dio Agirrek, 1958tik 1961ra bitarteko epeari arreta berezia ipinita. Eta eguaztenean berriz ere horri buruz arituko da berbetan Jesus Mª Agirre, 19:00etan Portalean hasiko den hitzaldian.

J. L. Elorza eta J. Mª Agirre, Ermuko J. L. Elorza eta J. Mª Agirre, Ermuko "Stella Maris" konpontzen.

Hitzaldiekin batera, eguenean (urriak 4), 20:30ean, Helmholtz organoaren soinuarekin zuzenean gozatzeko aukera izango da Coliseo antzokian. Kontzertuaren lehen zatian Juan Luis Agirrek jardungo du eta bigarren zatian, berriz, Elcano Browing Cream-en txanda izango da: Mikel Azpiroz Helmholtz eta Leslie 122 organoekin arituko da, Dave Wilkinson (gitarra) eta Frank Mantegari (bateria) musikariekin batera. Eta, emanaldia biribiltzeko, Pedro Guallar (Helmholtz organoarekin), Jean Michel Adagas (kontrabaxuarekin) eta Lander Bilbao (bateriarekin) elkarrekin izango dira taula gainean, “Una introducción al mundo de Bach a través del swing” izenburukoa eskaintzen. Sarrerak 5 euro balio du.

helmholtz 60 urte06