Hondakinen prebentzioa eta biriziklapena hobetzeko jarduerak egingo dira arratsaldean

Hondakinen prebentzioa eta biriziklapena hobetzeko jarduerak egingo dira arratsaldean
2019/11/22 eta kitto!
Udalak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin bat egin du aurten ere eta, horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte gaurko: Untzagan hondakinei eta birziklapenari buruzko informazio-puntua zabalik egon da goizez eta arratsaldean berriz zabalduko dute, 16:30etik 19:30era. Horrekin batera, 16:30etik 18:30era, umeendako eskulan tailerrak egingo dituzte (karterak eta musika tresnak, birziklatutako materialekin) eta 18:30etik 19:30era hondakinen inguruko karakterizazio publikoa egingo dute, hobeto birziklatzen ikasteko. Gainera, doan jendeari erabilitako olioa birziklatzeko inbutua oparituko diote.