Ibon Muñoaren liburu berria aurkeztuko dute gaur 19:00etan Kultun

Ibon Muñoaren liburu berria aurkeztuko dute gaur 19:00etan Kultun
ETA KITTO 2019, Abe 19

Ataramiñe argitaletxeak Ibon Muñoa Arizmendiarrietaren 6. liburua eman du argitara: “Gure memoria, gure historia”. Durangoko Azokan salgai egon zen liburua eta gaur Eibarren aurkeztuko dute, 19:00etan Arrate Kultur Elkartean (azken orduan tokia aldatu dute). Aurkezpen ekitaldian Jokin Urain idazleak literatura espetxean gaiaren inguruan jardungo du berbetan eta, horrekin batera, kantuak eta bertso musikatuak ere eskainiko dituzte.

Ibon Muñoa 19 urte daramatza preso eta datorren urteko urriaren 11an aterako dute kalera. Olerkiak idaztea berarentzat ihesbidea izateaz gain, errealitatearekin topo egiteko modua ere bada.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »