Ignazio Zuloaga institutuko eusLiderrek gaur egin dute talde argazkia

Ignazio Zuloaga institutuko eusLiderrek gaur egin dute talde argazkia
2018/11/06 18:18
eta kitto!
DBH-ko 3. mailako ikasleekin lantzen ari diren eusLider egitasmoaren harira, gaur Ignazio Zuloaga institutuko ikasleek egin dute argazkia, atzo Itziokoek egin zuten bezala. AEK-Ahize hizkuntza zerbitzuak, Eibarko Udalak, AKEBAI plataformak eta ikastetxeek dihardute eusLider egitasmoan elkarlanean, gazteen hizkuntza ohituretan eragitea eta euskara gehiago erabiltzearen aldeko aldaketa sustatzeko asmoz. Eibarko BHIko lau ikastetxeetan (Aldatzen, Itzion, La Sallen eta Ignazio Zuloaga institutuan) DBH 3. mailako ikasle guztiak ari dira parte hartzen, 250 bat ikasle guztira. Bihar Aldatzeko ikasleen txanda izango da eta datorren asteko martitzenean La Salle ikastetxekoena.