Ikasturteko lehen kontzertua emango du gaur gauean Musika Bandak

0    Berriak, Kultura 
Silbia
Ikasturteko lehen kontzertua emango du gaur gauean Musika Bandak
2018, Ira 14

Gaur emango du ikasturte berriko lehen kontzertua Eibarko Cielito Musika Bandak, 23:00etan Toribio Etxebarria kalean. Carlos Sanchez-Barbak zuzenduta, honako egitaraua eskainiko dute musikariek: “Ayamonte” (pasodoblea, J. A. Jimenez), “Ezpatadantza de la opera Amaya” (intermedio, J. Guridi), “Agua, azucarillos y aguardiente” (aukeraketa, F. Chueca), “Las playas de Rio” (abestia, Kees Vlak) eta “Total Toto” (aukeraketa, K. Van der Wouderen moldaketa). Gaur gaueko emanaldi bereziaren ostean, irailaren 30ean, Coliseoko ohiko emanaldiekin itzuliko dira Musika Bandako kideak, 12:30ean hasiko den kontzertuarekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »