“Intocables” antzezlana taularatuko dute gaur iluntzean Coliseoan

“Intocables” antzezlana taularatuko dute gaur iluntzean Coliseoan
2019/12/13 eta kitto!
Ados Teatroa eta Pentacion Espectaculos antzerki konpainien eskutik Intocables lana hartuko du Coliseo antzokiak gaur iluntzean, 20:30ean. Garbi Losadak zuzendutako antzezlanean Roberto Alvarez, Jimmy Roca, Begoña Maestre eta Iker Lastra aktoreek egiten dute lan, bazterketari buruzko istorioa kontatzeko: aristokrata aberats bat, istripu baten ondoren, tetraplegiko geratzen da, eta kartzelatik atera berri den gazte marjinal bat kontratatzen du bera zaintzeko. Elkarrekin nahastuko dituzte Vivaldi eta rap musika, hizkera dotorea eta kaleko jargoia, jantzi garestiak eta txandal prakak. Azkenean elkar ulertzea lortzen duten bi mundu desberdin. Bidean, lan akordio batetik haratago doan harre- mana ehuntzen dute biek, lagun banaezinak bihurtzeraino. Eta bien arteko aurkakotasunetik, haien elkarbizitza xelebre horretatik, modu naturalean sortzen dira samurtasuna eta komedia. “Intocables” izenburuak Indiako kasta baxueneko kideei, inork gertu nahi ez dituen horiei egiten die erreferentzia. Hain zuzen ere hori da bi pertsonaiek komunean duten gauza bakarra: baztertuak direla (nahiz eta arrazoi ezberdinengatik izan). Sarrerak 20 euro balio du (14 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

https://youtu.be/cXu9Nftd_6s