Ion Fizen “Eskema” erakusketa zabalduko dute gaur Museoan

Ion Fizen “Eskema” erakusketa zabalduko dute gaur Museoan
2019/12/13 eta kitto!
Gaur 19:30ean inauguratuko dute Ion Fiz diseinatzaile eibartarraren “Eskema” izenburuko erakusketa, Armagintzaren Museoan. Ekitaldian, Udaleko ordezkariekin batera, Ion Fiz egongo da. Urtarrilaren 12ra arte zabalik egongo den erakusketan, besteak beste, Ion Fizek 2002an bere firma sortu eta lehen kolekzioa aurkeztu zuenetik gaur egun arte egin dituen diseinuen zirriborroak eta oharrak ipini ditu ikusgai lehenengoz. Horrekin batera, goi-mailako joskintzako soineko batzuk ere ikusteko moduan egongo dira eta, norbaitek zerbait erosi nahi badu, horretarako aukera ere egongo da, udazken/negurako kolekzio berrirako egin dituen jantziak eta osagarriak saltzeko “pop store” edo denda egongo da-eta. Erakusketa ikusi nahi duenak Museoa zabaltzen dutenean izango du aukera, eguazten, eguen, barixaku eta zapatuetan 16:00etatik 20:00etara eta domeketan 10:00etatik 13:00era.