Ipurua foball zelaiaren obren inguruko hitzarmena sinatu dute

Ipurua foball zelaiaren obren inguruko hitzarmena sinatu dute
2019/02/13 20:56
eta kitto!
Ipurua foball zelaiko obren inguruko hitzarmena sinatu dute gaur goizean Miguel de los Toyos alkateak, Denis Itxaso lehen diputatu nagusiordeak eta Amaia Gorostiza Eibar Kirol Elkarteko presidenteak. Gaurko hitzarmenaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak 630.000 euroko ekarpena egingo du Ipuruako harmailak eraberritzeko lanetarako. Hitzarmenak jasotzen duenez, 2019. urtean, 80.000 euroko ekarpena egingo du Foru Aldundiak eta 2020. urtean, berriz, 550.000 eurokoa. Gaurko hitzarmenaren bitartez egingo duen ekarpenari Foru Aldundiak eraberritze lanen lehen zatirako emandako 320.000 euroak gehituz gero, Diputazioak eraberritze lanetarako egingo duen ekarpena ia milioi bat eurokoa izango da.

eibar dipu hitzarmena10