Iruñetik Eibarrera saltoa emango dute UEUren udako ikastaroek bihar

Iruñetik Eibarrera saltoa emango dute UEUren udako ikastaroek bihar
2018/06/27 eta kitto!
Iruñeko egonaldia amaitu eta gero, bihar Eibarren, Markeskua jauregian jarraituko dute Udako Euskal Unibertsitatearen eskutik martxan dauden udako ikastaroek:
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IV. Bilkura: Zerbitzu berriak erabiltzaile berrientzat. Erabiltzaile berriak zerbitzu berrietarako. Eibar, ekainak 28.

- Docker praktikoa: garapena eta DevOps. Eibar, ekainak 28-29.

- Hazi, Eraiki, Hezi (II): haurrak espazio sortzaile. Eibar, ekainak 28-29.

- Herrigintzaren aro berri baterako begiradak. Eibar, ekainak 28-29.