03489 izan da zenbaki sariduna Sagardo Eguneko zozketan

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
03489 izan da zenbaki sariduna Sagardo Eguneko zozketan
ETA KITTO 2022, Urr 01

Sagardo Eguna amaitu aurretik, 20:30ean egin da …eta kitto! Euskara Elkarteak saldutako rifen zozketa eta zenbaki sariduna 03489 izan da. Ordezko zenbakia, berriz, 01680 zenbakia. Zenbaki sariduna duenak …eta kitto! Euskara Elkartera deitu beharko du (943 200918) eta bertan azalduko diote oparia jasotzeko zer egin behar duen. Irabazleak Bilbon luxuzko asteburu-pasa (urriaren 22 eta 23rako) jasoko du opari gisa: 22an afaria El Viejo Zortzi jatetxean; gaua eta gosaria Carlton hotelean eta 23an bazkaria Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Sariaren basbeslea Industrias Pampo izan da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »