[ARGAZKIAK] 1.134 zenbakiak irabazi du Sankristobalgo jaietako zozketa

[ARGAZKIAK] 1.134 zenbakiak irabazi du Sankristobalgo jaietako zozketa
2022/07/18 eta kitto!
Asteburu bete-betea izan dute Sankristobalen, barixakutik domekara bitartean ospatu diren jaietan. Barixaku arratsaldean hasi ziren ospakizunak, ‘La banda magnética’ taldearen kalejirarekin, eta hortik aurrera era guztietako jarduerak egin zituzten auzoan, atzo jaiak agurtzeko ordua ailegatu arte: ‘Cien duros’ eta ‘Trogloditas’ taldekoen kontzertua, sandia-jana, Lambretta motorren igoera, dardo-txapelketa, Dominguez mariatxiaren ‘callejonada’, herri-afaria, DJ Xantiren musika festa, ‘Algo de mi’ bandaren kontzertua, paella-txapelketa…

Bestalde, lehiaketaren sariak banatu ondoren, Sankristobalgo jaietako zozketa egin zuten atzo eta zenbaki saritua 1.134 izan da, lehen erretserba 805 eta bigarren erretserba 546.

[foogallery id="121979"]