Eibarren ere Aratosteak!

Eibarren ere Aratosteak!
2022/02/25 11:45
eta kitto!
Kolorez jantzitako asteburua daukagu aurretik. Gaur, Barixaku Erregularra ospatzeko, 20:00etan abiatuko da Urkizutik Kaldereroen kalejira, Untzagaraino. Besteak beste Kezka dantza taldeak eta Ustekabe fanfarreak hartuko dute parte.

Aratoste Zapatuan, berriz, 12:30etik aurrera, Rock Kalean taldeak eta Ustekabe fanfarreak kaleak girotuko dituzte, musikarekin. Gainera, 18:30etik 21:30era, Alaiki taldeak haurrendako dantzaldia eskainiko du Untzaga plazan. Eta, kaleak musikaz betetzeko, 19:00etatik aurrera Molto Vivace Funky Brass Band taldea ibiliko da kalejiran. Gauean, berriz, 23:30etik goizaldeko 02:00etara, bigarren berbena bat egingo da, Alaiki taldearekin. Dantzaldi bien kasuan, Udalak bertaratutakoen artean maskaren erabilera kontrolatuko duela eman dute aditzera.

Aratoste Domekan, Usartza Txistulari Bandak kalejira egingo du, 11:30ean. Untzagatik abiatuta, erdialdeko kaleetan ibiliko dira. Aratoste Martitzenean (martxoak 1) amaituko dira ospakizunak, 17:30ean hasiko den Ustekaberen kale-animazioarekin.

Bidali zuen argazkiak ...eta kitto!-ra
Datorren asteko astekarian Aratosteetako giroa argazki bidez jasotzen ahaleginduko gara. Guk egindako argazkiekin batera zeuena kaleratzea nahi baduzue, erredakzioa@etakitto.eus helbidera bidali edo gure sare sozialetan partekatu, #AratosteKitto traola erabilita, eta datorren asteko aldizkarian sartuko dugu.

molto vivace