Asteburu honetan hasiko dira Santa Kurutz jaiak ospatzen, Ixuan egingo den bertso afariarekin

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburu honetan hasiko dira Santa Kurutz jaiak ospatzen, Ixuan egingo den bertso afariarekin
ETA KITTO 2023, Api 24

Asteburu honetan hasiko dira Santa Kurutz jaiak Ixua jatetxean egingo den bertso afariarekin. 19:00etan poteo musikatuari ekingo diote Untzagan, eta 20:30ean irtengo da autobusa udaletxe aurretik Ixuaruntz. 21:00etan hasiko da afaria honako bertsolarien parte-hartzearekin: JULIO SOTO, BEÑAT GAZTELUMENDI eta IKER ZUBELDIA.

Hurrengo astean, maiatzaren 3an (asteazkena), izango da Santa Kurutz eguna. Ospakizuna kanpai-jotzerarekin hasiko da 17:30ean, eta ondoren, 18:00etan, meza egongo da Santa Kurutzeko ermitan Gorosta eta Mandiola auzoetan hildakoen alde.

Maiatzaren 6an, zapatuan,  11:00etako mezaren ondoren hamaiketakoa egingo da, Oier Balzola eta Unai Andonegi trikitilariek eta Usartza txistulariek girotua. 12:30ean haurrentzako jolasak hasiko dira eta 13:00etan herri kirolen txanda izango da Karmele Gisasola, Uxue Ansorregi, Julen Kañamares eta Ibai Soroarekin. 14:30ean bazkaria egingo da Ixua jatetxean eta, ondoren, erromeria hasiko da, Oier Balzolak eta Unai Andonegik alaitua. Egunari amaiera emateko, 19:30ean  esku-pilota lehiaketa hartuko du Arrateko frontoiak (barruska). Txapeldunak saria izango du.

Maiatzaren 7an, domekan, Santa Kurutzera igoera  egingo da Urkizuko iturritik 9:45etik aurrera. Saria zozketatuko da parte hartzaile guztien artean. Izen-ematea 09:30ean egin ahal izango da  Urkizuko iturrian. Kanpai-jotzeraren ostean, 11:00etan meza nagusia ospatuko da Santa Kurutzeko ermitan. Hurbiltzen diren guztientzat piskolabisa egongo da, trikitilariek girotua. 12:30ean Potx magoak ikusizuna eskainiko du eta 13:00etan txapel-jaurtiketa egingo dute nahi duten guztiek.14:30ean kanpai hotsez bukatuko dira aurtengo jaiak.

jaixetakua2023

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »