1963an Eibarren jaiotakoek bazkaria egingo dute irailaren 30ean
 
                
                    2023/05/09
                    13:33
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Aurten 60 urte bete edo beteko dituztenak, 1963an jaiotakoak, irailaren 30ean batuko dira kintada ospatzeko. Parte hartu nahi dutenek uztailaren 30era arteko epea daukate izena emateko: 85 euroko diru-sarrera egin beharko dute Kutxako 20955035009122520024 zenbakian izen-abizenak adieraziz.
              Dagoeneko hasita daude egun osoko jaia antolatzen: luntxa, taldeko argazkia, txikiteoa, bazkaria eta jaia Punto y Aparten. Informazio gehiago nahi izanez gero gauxe da euren helbide elektronikoa: 1963eibar2013 @gmail.com
 
                             
                   
                  