[BIDEOA] 2022ko Play- Back lehiaketa digitalak baditu irabazleak!

[BIDEOA] 2022ko Play- Back lehiaketa digitalak baditu irabazleak!
2022/03/03 10:45
eta kitto!
2022ko Play- Back lehiaketa ere berezitxoa izan da. Urtarrilean zabaltzen dira play- back lehiaketa honen oinarriak, eta orduko egoerak eta araudiak eta aldi berean karparik egongo ez zela jakiteak, berriz ere formato digitalera eraman gintuen. Espero dezagun azkena izatea!

Hemen duzue play- back lehiaketaren laburpen bideoa ikusteko aukera:



Hala ere gure herriko gaztetxoei umorerik ez zaie falta! 19 taldek parte hartu dute eta benetan goraipatzekoa da erakutsi duten maila, gogoa eta poztasuna!

Epaimahaiarentzat izugarri zaila izan da erabakia hartzea, baina hauek dira irabazleak:

Mozorro kategorian irabazleak: NESKA KUADRILLA (Jone Gerrikagoitia, Malen Anderez, June Larreategi eta Maddalen Arrazola)

Interpretazio kategorian irabazleak: SURFISTAK (June Amuategi, Nora Ortueta, Maule Bernedo; Ane Arrotikieta, Noa Agirre eta Haizea Muruamendiaraz)

Koreografia kategorian irabazleak: J.E.L.I (Leire Larrañaga, June Mata, Lorea Ugarte, Itsaso Eraso, Elene Astigarraga eta Intza Salaberria)

Gaur arratsaldean jasoko dute talde irabazleek saria.

Zorionak irabazle zein parte hartzaile guztiei! Eta ia datorren urtean Untzagan batzen garen!