San Juan Jaietan txosnak jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik

San Juan Jaietan txosnak jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik
2022/05/11 eta kitto!



Zabalik dago San Juan jaietan txosnak jartzeko eskaerak Udalean aurkezteko epea. Gaur zabaldu dute epea eta maiatzaren 23ra arte egongo da irekita (biak barne).


Pertsona juridiko, erakunde, elkarte eta haien ordezkari diren pertsonek eletronikoki egin behar dute eskaera; eta pertsona fisikoek eta haien ordezkari direnek elektronikoki zein presentzialki egiteko aukera izango dute. Prestatu beharreko dokumentazioa honako hau izango da: San Juan jaietan txosnak jartzeko eskaera behar bezala beteta; eskatzailearen NAN, IFK edo horren balio bereko beste dokumenturen bat; legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez; eta elikagaien manipulatzaile karneta.

Txosnak jartzeko alderdiak adosteko bilera udaletxean egingo da, okupazioaren aurreko egunetan. Bileraren eguna, lekua eta ordua aldez aurretik argitaratuko dira udalaren webgunean. Txosnak jartzeko baimena emateko txosnaren segurtasun-ziurtagiria eta erantzukizun zibileko asegurua aurkeztu beharko dira. Dokumentazio hori txosna jarri ondoren aurkeztu beharko da, eta, beranduenez, okupazio-baimena hasi baino 2 egun lehenago.


Informazio guztia kontsultatzeko SAKATU HEMEN.