28 taldek hartu dute parte aurtengo Aratosteetako Play-back lehiaketan [ARGAZKI-GALERIA]

28 taldek hartu dute parte aurtengo Aratosteetako Play-back lehiaketan [ARGAZKI-GALERIA]
2021/02/10 eta kitto!

Aurten modu berezian eginda bada ere, ...eta kitto! Euskara Elkarteak modu digitalean antolatu du Aratosteetako Play-back lehiaketa. Asko jota lau laguneko taldetako 28 ikus-entzunezko lan aurkeztu dira lehiaketan, eta horien artean hiru irabazle hautatuko dira bihar, osteguna: mozorrorik onena, koreografia politena eta interpretazio egokiena. Ostiralean, hilaren 12an, egingo da sari-banaketa Elkarteko bulegoan eta datorren asteko aldizkarian argitaratuko dira sarituen argazkiak.

PARTE-HARTZAILEEN ARGAZKIAK HEMEN IKUSGAI.