Aginagako San Miguel jaiek jarraipena izango dute datorren asteburuan

Aginagako San Miguel jaiek jarraipena izango dute datorren asteburuan
2019/09/30 15:35
eta kitto!
Atzo izan zen San Miguel eguna eta, urtero lez, bere omenezko jaia egin zuten Aginaga auzoan. Goizean meza ospatu zuten ermitan, Usartza txistulari taldekoek lagunduta eta, horrekin batera, luntxa, umeendako jolasak, paella-jana eta erromeria ere egin zituzten (ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN DAUDE IKUSGAI).  Eta atzoko eguna eta gero, jaiak hurrengo asteburuan jarraituko du: urriaren 5ean (zapatuan), briska txapelketa (17:00etan), umeendako jolasak eta txokolate-jana (18:00etan), Ixua jatetxean afaria (urriaren 3rako izena eman behar da, 943701292 telefono zenbakira deituta) eta 23:00etan hasiko den erromeria, Puro Relajo taldearekin egingo dira. Eta hurrengo egunean, berriz, meza eta hamarretakoa (11:00etan), Gorixoren abereak (12:30ean) eta oparien zozketa (14:00etan).