Algaraklown elkarteari laguntzeko txosna zabalduko dute Eibarko Sozialistek Arraten
                    2019/09/06
                    09:31
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Azken lau urteotan egindakoaren bidetik, Eibarko Sozialistek txosna ipiniko dute Arraten. Aurten, gainera, Arrate egunean ez ezik, bezperan ere zabalduko dute, arratsalde-gauean. Urteroko moduan, txosnari esker biltzen duten dirua elkarte bati emango diote eta, oraingoan, ospitalean gaixorik dauden umeak laguntzen eta alaitzen lan egiten duen Algaraklown elkartekoei laguntzeko izango da.
              