Alkohol larregi edatearen kontrako pegatina lehiaketa

Alkohol larregi edatearen kontrako pegatina lehiaketa
2019/05/02 11:10
eta kitto!
Udaleko Kultura eta Gizartekintza batzordeek jaietan alkohol larregi edatea saihesteko umorezko pegatina sortzeko lehiaketa antolatu dute aurten ere. Edozeinek har dezake parte lehiaketan. Pegatinarako gaia alkohol larregi ez edatea, alkohola neurrian edatea komeni dela gogoratzea da eta idatzia, berriz, norberaren aukerakoa. Eta lanak aurkezteko moduari dagokionez, euskarri gogor baten gainean, 7x7 zentimetroko proportzioarekin edo, bestela, formatu digitalizatuan entregatu daitezke, datorren barixakura arte (maiatzaren 10era arte).