Atzo goizean jaso zuen bere saria Ane Izarrak, uztailaren 27ko ONCEren zenbakiarekin (9500) bat zetorren txartelaren jabeak. Berak irabazitako bizikletarekin batera, beste bi sari ere bazeuden jokoan: hurrengo bi egunetan ONCEko zenbakiekin bat datozenek irabaziko dutenak. Uztailaren 28ko (barixakua) zenbaki saritua 0682 da, eta uztailaren 29koa (zapatua) 2421. Bi zenbaki horietako jabeek 1.000 euroko saria irabaziko dute.