Aratoste Zapatuan egingo den kuadrillen kalejira-lehiaketan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

Aratoste Zapatuan egingo den kuadrillen kalejira-lehiaketan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago
2023/02/09 eta kitto!
Aratoste Zapaturako kuadrillen arteko desfile-lehiaketa antolatu du Udalak, “goizean kuadrillen eta familien ilusio eta lanari esker sortzen den jai-giro politari distira eman nahian”. Kalejira otsailaren 18an egingo da, 12:30ean, eta parte hartu nahi dutenentzat izen-ematea zabalik dago eta elektronikoki (Udalaren webgunean dagoen FORMULARIO HAU beteta) ala presentzialki (PEGORAn) egin daiteke. Azken eguna otsailaren 16a izango da.

Lehiaketan bi kategoria egongo dira: helduak (erdia baino gehiago 16 urtekoak edo hortik gorakoak direnean) eta haurrak (kideen 3/4 baino gehiago 15 urtekoak edo hortik beherakoak direnean). Eta maila bakoitzean bi kuadrilla mota bereiziko dituzte, parte-hartzaile kopuruaren arabera. Horrela, kuadrillak (gutxienez 10 partaide izan beharko dituzte) eta kuadrilla txikiak (lau eta bederatzi partaide artekoak) bereiztuko dituzte.

Bestalde, koko-jantzi edo mozorroen gaia librea izango da, baina taldekide guztien mozorroek gaiarekin erlazio zuzena izan beharko dute. Lehiaketaren oinarriak Udalaren webgunean kontsultatu daitezke. Hala ere, edozein zalantza izanez gero, Portaleko Kultura sailarekin kontaktuan ipinita argituko dute. Horretarako 943 708 435 telefonora deitu edo kultura@eibar.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.

Banatuko diren sariak hauek dira:

- Kuadrilla helduak

Lehen saria..........................400 €
Bigarren saria..........................200 €
Hirugarren saria.........................100 €

- Kuadrilla haurrak

Lehen saria..........................Afari-merienda bat + Antzerkirako sarrerak
Bigarren saria..........................Afari-merienda bat

- Kuadrilla txikia helduak

Lehen saria..........................200 €
Bigarren saria.........................100 €

- Kuadrilla txikia haurrak

Lehen saria.........................Afari-merienda bat + Antzerkirako sarrerak
Bigarren saria.........................Afari-merienda bat