Aratosteetan dotoreen apaindutako taberna aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udalak

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aratosteetan dotoreen apaindutako taberna aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udalak
ETA KITTO 2022, Ots 11

Aratosteetan ondoen apaindutako taberna aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udalak, lokala apaintzen duten Eibarko ostalaritza-establezimenduentzat. Izena emateko epea otsailaren 18an zabaldu eta 24an amaituko da. Internet bidez eman beharko da izena, Udalaren web orrian dagoen formularioko datuak beteta (eskatzailearen datuak, tabernaren izena eta gaia adierazi beharko dira). Parte hartzera animatzen direnen artean hiru sari banatuko dituzte: 300 euro “txispa” gehien duen tabernari; 300 euro tabernarien koko-jantzi onenari; eta 400 euro eta Udalaren garaikurra taberna onenari.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »