Goizean-goiz egin dute lehen agerraldia Kezka dantza taldearen koko-marru eta koko-dantzariek, Errebal Plazako baserritarren aurrean, eta jarraian autobusa hartu dute baserrietako ibilbideari ekiteko. Hauxe da gaurko plana:
- 8:30 Errebalen baserritarren postuetan
- 9:00 Mandiola eta Gorostako baserrietan. Gutxi-gora-beherako ibilbide-ordutegia: Amazabalei Abeletxia (9:15), Amazabalei Asolaldia (9:30), Amazabalei Goikua – Amazabalei Behekua (9:45), Pagei Abeletxia (10:45), Ixua jatetxia (11:30), Usartza (12:15), Akondia (12:30), Berretxina Behekua (13:00), Iturrua Goikua – Iturrua Azpikua (13:45).
- 19:00 Errebalen koko-mokoen elkartzea, koko-dantzak eta kantuak, Mauxitxa txarangak lagunduta eta kalejiran hasiera. Ibilbidea: Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Calbeton, Plaza Barria, Errebal.
- 21:00 Errebalen azken koko-dantzak eta kantuak.
#aratosteak#Errebal#Kezkakokodantzakokomarrukokomoko
Gaiarekin zerikusia duten albisteak