ARGAZKIAK | Euskal Jaiaren eskutik asteburu bete-betea ospatu dugu

ARGAZKIAK | Euskal Jaiaren eskutik asteburu bete-betea ospatu dugu
2023/05/22 19:18
eta kitto!
Azkenean eguraldia lagun izan dugu asteburuan eta primeran ospatu dugu Eibarko Euskal Jaiaren 58. edizioa. Barixaku arratsaldea Kalian Jolasian eta Tantanez Tantan ekimenek bete zituzten eta, gauean, Untzagako karpan jarraitu zuten jaia ospatzen, Burutik eta Mugi Panderoa taldeen erritmora . Zapatu goizean, berriz, Artisau eta Baserritarren Azoka, herri-kirolak, bertsolariak, talopostua eta Gautena elkartearen aldeko erronka izan ziren protagonista eta, arratsaldean, GOTx elektrotxarangak animatu zituen kaleak, karpa barruan egin zen kantu-afaria hasi bitartean. Eta Kittu musika taldeak afalostea girotu ondoren, Jainagak eta Narbaizak jarraitu zuten giroa berotzen, goizaldera arte luzatu zen erromerian. Eta atzo Euskal Jaiko kalejirarekin hasi genuen eguna, Untzagan egin zen Dantza Jaialdiarekin jarraitzeko. Herri-bazkariak, erromeriak eta larrain-dantzak biribildu zuten egitaraua. HEMEN DAUZKAZUE ASTEBURUAK LAGA DIZKIGUN IRUDI BATZUK.

[foogallery id="130267"]