Udalak sanandresetarako antolatu duen egitarauaren barruan, zapatu goizean jokatu zen San Andres XIX. eskolarteko bakailao lehiaketa, Errebal Plazan. Eibarko ikastetxe ezberdinetako 40 bikote aritu ziren leiha bizian, bakailaoa pil-pil erara prestatzen, etxekoek eta bertan zeiden sukaldari profesionalek emandako aholkuei jarraituta. Leire Elustondo, Xabier Gutierrez, Ramon Roteta, Joxema Azpeitia eta Iñaki Alfageme sukaldariek osatu zuten epaimahaia eta, nabarmendu zutenez, partaide guztiek oso maila ona erakutsi zuten.
#lehiaketa#txapelketabakailaoEibarko UdalaErrebal PlazaeskolartekoSan AndresSanandresak
Gaiarekin zerikusia duten albisteak