[ARGAZKIAK+BIDEOAK] Inoizko Sanjuanik berezienak ospatzen hasi gara

[ARGAZKIAK+BIDEOAK] Inoizko Sanjuanik berezienak ospatzen hasi gara
2020/06/23 15:20
eta kitto!
San Juan egunaren bezperan sartu ohi gara bete-betean jaietan, baina martxoaz geroztik COVID-19ak baldintzatu ditu gure bizitzetako arlo guztiak eta jaiak ez dira salbuespena izan. Hasi berri dugun "normaltasun" honi moldatutako jai egitaraua prestatu du Eibarko Udalak eta, horrela, gaurko egunez jendetza bildu ohi duten ekitaldiak udaletxe barruan eta publiko barik bizitzea egokitu zaigu oraingoan: goizeko 11:00etan Usartza Txistulari Taldekoek San Juan Zortzikoa eskeinita hasi dira ospakizunak eta handik pare bat ordura, 13:00ean, Lizarrako dultzaineroen txanda izan da. Kasu honetan ere ateak itxita, udaletxeko patioan jo dituzte ohiko pieza alaiak eta ekitaldian aurtengo San Juan kartel lehiaketako sariak banatu dizkiete aurtengo irabazleei. Horrez gain, Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie hainbat elkarte eta taldetako ordezkariri, koronabirusari aurre egiteko egin duten lanarengatik, horietako bakoitzari grabadore-bola bana emanda. Omendutakoak Eibar Ospitalea (Pilar Bernedo), San Andres zaharren egoitza (Feli Mosquera), Egogain Gerontologia Zentrua (Jaione Arregi), Eibar-Ermua Gurutze Gorria (Pedro Perez), Armeria Eskola (Imanol Urresti) eta Eibarko Maskarillak (Kris Pereda). ARGAZKI ALBUMA GURE MEDIATEKAN IKUS DEZAKEZUE.

https://youtu.be/4v9vM42NDXE

https://youtu.be/pq4diuRyoAU