Aro bati amaiera emango dioten San Kristobalgo jaiek eztanda egingo dute asteburuan

Aro bati amaiera emango dioten San Kristobalgo jaiek eztanda egingo dute asteburuan
2022/07/11 08:52
eta kitto!
San Kristobal auzoko jai batzordeak festen aurkezpena egin zuen zapatuan. Esan zutenez, eurentzat azken urtean izango da, antolakuntzan erreleboa egongo delako, nahiz eta laguntzen ibiliko diren. Dena dela, gogotsu hasi zituzten jaiak eta, atzo txupinazoa bota eta umeen jolasak, tirolina eta marrazki-lehiaketa egin ondoren, asteburu honetan egingo du eztanda.

Barixakuan, 19:00etan, kalejira egingo da auzoan zehar ‘La banda magnetica’ taldearekin eta 19:15etik aurrera tortilla, txorizoa, urdaiazpikoa eta gazta eskainiko da tabernetan. 23:00ean ‘Cien duros’ taldeak kontzertua eskainiko du eta 00:15ean ‘Trogloditas’ taldearen txanda iritsiko da.

Zapatuan, bestetik, 12:15ean sandiada herriko egingo da Aizarna parkean eta 12:30ean Lambretta motorren igoera egingo da San Kristobalera. 19:00etan dardo txapelketa egingo da San Kristobalgo plazan; 19:30ean Dominguez mariatxiak ‘callejonada’ eskainiko du; 21:00etan afari herrikoia egingo da plazoletan; 22:30ean DJ Xantik 70’-80’s festa eskainiko du; 00:00etan Camilo Sesto abeslariak zuen ‘Algo de mi’ izeneko bandak kontzertua eskainiko du; ordu berean DJ Xantik beste hamarkada batzuk aurrera egingo ditu eta 80’-90’s festa eskainiko du; eta zapatuko egitarauarekin amaitzeko, 02:30ean txokolatada eskainiko da musutruk.

Domekan, 12:30ean, paella txapelketa egingo da, 13:45ean amaitzeko. Tartean, 13:30ak inguruan, luntxa eskainiko zaie plazan agertzen diren guztiei. 14:30ean, lehiaketaren sariak banatu ondoren, rifa zozketatuko da. 18:00ean, azkenik, jai amaierako traka egingo da.