Arrate izenekoek domekan ospatuko dute euren jaia

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Arrate izenekoek domekan ospatuko dute euren jaia
ETA KITTO 2019, Ira 13

Aurten ere Arrate izenekoek euren jaia ospatuko dute, asmo horrekin prestatu duten programari jarraituz. Oraingoan, gainera, 23. edizioa beteko duen jaiak bat egingo du Baserritar Jubilatu eta Kofradixa Egunarekin, biak domekan ospatuko dira eta. Goizetik ekingo diote egunari Arrate izenekoek, 09:30ean Untzagan elkartuta. Animatzen direnak handik Azitain aldera abiatuko dira, Arratera Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik oinez igotzeko. Eta denek Arraten bat egin eta gero, meza, bazkaria, jolasak eta dantzaldia izango dituzte, besteak beste.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »