Arrateko jaiak direla eta, dohaineko autobus zerbitzua egongo da, gaurtik hasita

Arrateko jaiak direla eta, dohaineko autobus zerbitzua egongo da, gaurtik hasita
2022/09/07 eta kitto!
Arrateko jaiak direla eta, autobus zerbitzu berezia eskainiko du Udalak, dohainik, horrela jendeak automobila hartzeko premiarik ez izateko. Gaur (Arrate bezpera) arratsaldeko 17:00etan irtengo da Arratera igotzeko lehen autobusa, Ego-gainetik, eta 21:30ak arte ordu erdiro igoko da autobus bat. Arratetik Eibarrera jeisteko, berriz, ordu erdiro egongo da autobusa, 17:30etik 22:00ak bitartean. Goizaldean, berriz, Eibartik Arratera igotzeko autobus bat egongo da ordu erdiro, 01:00etik 08:00ak bitartean. Eta Arratetik Eibarrera jeisteko lehen autobusa 01:30ean irtengo da Arratetik; 08:30ak arte, ordu erdiro eskainiko dute zerbitzua.

Bihar, bestalde, Arrate eguna dela eta, 12 autobus ibiliko dira egun osoan, bete ahala Eibar eta Arrate bitarteko ibilbidea egiten. Igotzeko lehen autobusa 08:30ean irtengo da, Guridi paretik eta Arratetik jeisteko azkena 22:30ean izango da. Horrez gain, bihar gauean ere kontzertuak egongo direnez, Arratetik Eibarrera jeisteko autobus zerbitzu berezia eskainiko dute 8tik 9rako goizaldean, orduro.

ORDUTEGIA




  • Hilaren 7an, Arrate bezperan



Eibar-Arrate: 17:00/21:30, ordu erdiro.

Arrate-Eibar: 17:30/22:00, ordu erdiro.

  • Hilaren 7tik 8rako goizaldean



Eibar-Arrate: 01:00/08:00, ordu erdiro.

Arrate-Eibar: 01:30/08:30, ordu erdiro.

  • Hilaren 8an, Arrate egunean


Eibartik Arratera: 08:30etik 22:30era, 12 autobus gora eta behera, bete ahala.

  • 8tik 9rako goizaldean


Arratetik Eibarrera: orduro