Arrateko jairik ez da ospatuko eta bihar bertara joateko sarbideak mugatuko dituzte

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Arrateko jairik ez da ospatuko eta bihar bertara joateko sarbideak mugatuko dituzte
ETA KITTO 2020, Ira 07

Bihar (martitzena, irailak 8) Arrateko Amaren eguna izan arren, aurten ez dela jairik ospatuko gogorarazi nahi die Udalak herritarrei. Herritarren osasuna zaintze aldera eta jendea bertan pilatzea saihesteko, bihar Arraterako sarbideak mugatzea erabaki du Bozeramaleen Batzordeak, ibilgailuentzat zein pertsonentzat. Azitain eta Matsariako pistetatik, bakarrik bertan bizi direnak sartu ahal izango dira. Gainera, kontrolatu egingo dira errepidetik pasatzen diren ibilgailuak, eta handik jo nahi dutenek justifikatu egin beharko dute euren sarbidea. Horrekin batera, Arrateko zelaia eta inguruak, mahai eta parrillak barne, prezintatuta egongo dira, eta zelai inguruan kanpina jartzea ere debekatuta egongo da. Olabeko zelaia ere itxi egingo dute. Neurri horiek betetzen direla bermatzeko, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilak ibiliko dira egun osoan zaintza-lanak egiten eta eta zigorra ezarriko diete neurriak betetzen ez dituztenei, baita jarrera edo jokabide arduragabeak dituztenei ere.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »