Arratsaldean ere etorri gurekin txotx egitera!

Arratsaldean ere etorri gurekin txotx egitera!
ETA KITTO 2015, Urr 03

Eguraldia lagun, ederto ibili gara goiz osoan Untzagan, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Sagardo Egunean: Gorenak-eko 13 sagardotegietatik ekarritako botiletako asko gustora hustu ditu jaiarekin bat egin duen jendeak, batez ere eguzkia berotzen hasi denean. Baina lasai egon, sagardo gehiago edateko aukera izango delako. Eguerdiko etenaldia eta gero, 19.00etan bueltatuko da Sagardo Eguna Untzagara (arratsaldez bakarrik udaletxeko aldean) eta zuek ere han izatea espero dugu. Animatu eta etorri gurekin txotx egitera!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude