Arratsaldetik aurrera musikaz gozatzeko aukera izango dugu gaur

Arratsaldetik aurrera musikaz gozatzeko aukera izango dugu gaur
2022/06/24 eta kitto!
Atzokoa gutxi balitz, musikak jarraipena izango du gaur. 19:00etan, Zaizoi tabernan, Judas Argarate eta We Are Apes, Hello! taldeek joko dute, eta gero, 22:00etan, Jainaga eta Narbaizak erromeria eskainiko dute Untzagan.

Erromeriaren ondoren Jamaica Show orkestrak ikuskizuna eskainiko du toki berean, eta 23:00etatik aurrera txosnagunean saio hirukoitza egongo da Silitia, Liher, eta Maixa eta Malakiasen eskutik.