Aste Santuko ospakizunak San Andresen eta Azitainen

Aste Santuko ospakizunak San Andresen eta Azitainen
2012/04/03 eta kitto!

Egunotan elizkizun bereziak hartuko dituzte herriko elizek. Gaur bertan, 19.00etan taldekako aitortza egingo da Azitaingo elizan eta Eguen Santuan, berriz, Jesusen Azken Afariaren meza berezia ospatuko dute, 19.00etan. San Andres elizan 19.00etan ospatuko dute Eukaristia Eguen Santuan. Barixaku Santuan, 17.00etan ospatuko dute Jesusen Pasioa San Andresen eta 19.00etan, berriz, Azitaingo elizan. Zapatu Santuan, San Andres elizan 20.00etan ospatuko dute Pazko-Bijilia eta Azitainen ordubete lehenago, 19.00etan. Pazko Domekako mezak 09.00etan eta 12.00etan izango dira San Andresen eta 11.00etan Azitainen.