Asteburu honetan egingo da XVII. Eibarko Lambretta Topaketa

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburu honetan egingo da XVII. Eibarko Lambretta Topaketa
ETA KITTO 2022, Uzt 08

Eibarko Lambretta Klubaren eskutik, asteburu honetan egingo da XVII. Eibarko Lambretta Topaketa. Egitaraua gaur hasiko da, topaketarako kanpotik etorritakoei harrera egin eta ondorengo afariarekin. Bihar, berriz, 10:00etan hasiko dira parte-hartzaileen akreditazioak banatzen, Untzagan. Eguerdian kalejiran ibiliko dira motorrak herriko kaleetan eta, ondoren, Trabakuara joango dira, Enrique Mugarzari omenaldia egitera. Handik Arratera joango dira motorzaleak, bertan bazkaldu eta opariak banatzeko. Jaisterakoan, Amañara joango dira, auzoko jaiak direla aprobetxatuta motorrak bertan erakustera, eta afari-meriendarekin amaituko dute eguna. Domekan agurtuko dute urteroko topaketa motorza- leek, eskualdean zehar egingo duten irteerarekin.

lambrettak

XVII. Eibarko Lambretta Topaketa

Barixakua 8

XVII. Eibarko Lambretta Topaketara etorritakoei harrera eta afaria.

Zapatua 9

10:00 XVII. Eibarko Lambretta Topaketako parte-hartzaileen akreditazioak. Untzaga.

12:00 Kalejira herriko kaleetan.

12:30 Ibilbidea Trabakuara eta Enrique Mugarzari omenaldia.

13:30 Ibilbidea Arratera eta bazkaria Tiro Pitxoian.

14:30 Bazkaria eta sari-banaketa.

18:30 Itzulera, Amañara bisita eta Lambretta motorren erakusketa.

20:00 Afari-merienda Kontent tabernan.

Domeka 10

10:00 Ibilbidea eskualdean zehar, hamarretako eta bermutarekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »