Asteburu osoko egitaraua eskainiko dute Arrateko Jaiek

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburu osoko egitaraua eskainiko dute Arrateko Jaiek
ETA KITTO 2018, Ira 07

Gaurtik hasita, 3 eguneko egitaraua prestatu dute Arrateko Jaien inguruan. Egitaraua osoa jarraian daukazue:

Irailak 7, Arrate bezpera
18:00.- Txupinazua eta kanpai-errepika.
19:00.- Herri-kirolak.
19:00.- Triki-poteua txosnetan.
20:30.- PSIKOKILLER banaketia.
20:45.- Flashmob.
21:00.- Bertso Afarixa: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso eta Aitor Sarriegi. Gaijartzaillia: Jon Mikel  Mujika. Kantabria jatetxian.  Antolatzaillia: … eta kitto!
21:00.- Herri-afarixa.
22:30.- ROCK-kontzertua, txosnen eskutik: Atom Rhumba, The Baboon Show eta DJ Elepunto.

Iraillak 8, Arrate eguna
10:00.- Azittaingo surtidoretik urten eta Arratera igoeria, Ama Birjiñaren pausuen bide zaharretik. Saldia, txorizua eta ardaua banatuko dittue Zesteroko itturrixan Jai Batzordiak antolatuta.
10:00.- Kittonbolia.
10:30.- Kalejiria Eibarko Usartza Txistulari taldiaren eskutik.
11:00.- Meza Nagusixa Arrateko Santutegixan. Kezka dantza taldiak eta Usartza Udal Txistulari taldiak Arrateko Amaren          ezpata-dantzia egingo dabe.  Ondoren, Arrateko Amaren  prozesiñua, Usartza Txistulari  taldiak, Jainaga eta Narbaiza trikitilarixak, Kezka Dantza Taldiak,  bertsolarixak eta agintarixak lagunduta.
12:00.- Presuen eta iheslarixen eskubidien aldeko alkarretaratzia.
12:30.- Kezka Dantza Taldiak eta Usartza Udal Txistulari Taldiak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko         dittue zelaixan.
13:30.- Trikitilari eta bertsolarixak.
17:00.- Bertsolarixen saiua.
17:00.- Arrateko Amaren Hiru Txirlo Sarixa. Antolatzaillia: Asola Berri alkartia.
17:30/20:30.- Bete zaitez… baina emozioz! alkoholaren inguruko kanpaiña  informatzaille eta hezitzaillia. Sasoia alkartiak (Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebenziñorako alkartiak) alkoholemia kontrolak egingo dittu.
17:30.- Dantza solte txapelketia.  10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuta (bost 15 urtetik gorakuak eta beste bost 15 urtetik beherakuak).
18:30/21:00.- Dantzaldixa Mugi Panderoa taldiarekin.
23:00.- Kontzertua, txosnen eskutik: Anita Parker eta gero DJa.

Iraillak 9, Kofradixa eguna  eta basarrittar jubilauen eguna
10:30.- S. Aldazabal XXIII. Antxitxiketaldixa.  Eibarko Klub Deportibotik urten eta Arrateraiño (Orbeko bidetik).
11:00.- Meza Nagusixa bertsolarixekin eta Arrateko ezpata-dantzarixekin.  Ondoren, prozesiñua Usartza Txistulari Bandak lagunduta.
12:00.- Paella lehiaketia.
14:00.- Paella lehiaketako irabazlieri sarixak banatzia.
17:30.- Idi probak.

Hemen daukazue autobus zerbitzuaren gaineko informazioa

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »