Asteburuan ondo baino hobeto ibili dira Santa Kurutz jaiak ospatzen

Asteburuan ondo baino hobeto ibili dira Santa Kurutz jaiak ospatzen
2019/05/06 eta kitto!
Aurreko barixakua izan zen Santa Kurutz eguna eta, urtero lez, jaia ospatzeko egitarau bete-betea prestatu dute Gorosta-Mandiolako baserritarrek. Santa Kurutzeko ermitan ospatutako meza bereziekin batera, zapatuan zein domekan ume eta helduentzat jolasak, herri-kirolak, musika, dantzak eta beste hainbat jarduera egin zituzten eta, jakina, primerako giroan ospatu dituzte auzoko jaiak. ZAPATU EGUERDIKO JOLASETAN, HERRI-KIROL ERAKUSTALDIAN ETA AUZOKO GAZTEEK JOKATU ZUTEN PENTATLOIAN EGINDAKO ARGAZKIAK IKUSTEKO HEMEN SAKATU.