Aurreko asteartean izan zen Santa Kurutz eguna eta atzo, igandea, jende mordoa elkartu zen ermita inguruan Gorosta-Mandiolako baserritarrek prestatutako jarduerekin gozatzeko: meza, ume eta helduentzat jolasak, herri-kirolak, musika, dantzak, bazkaria Ixuan… Eguraldia lagun, aparteko giroa egon zen Santa Kurutzen., argazkietan ikus daitekeen moduan.