Aukeratu dute aurtengo Sanjuanak iragartzeko kartela

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aukeratu dute aurtengo Sanjuanak iragartzeko kartela
ETA KITTO 2019, Mai 20

Sanjuanak Eibarren kartel lehiaketako epai-mahaiak Alfredo Leon Mañuren “Fiesta geometrica” izenburuko lana aukeratu du aurtengo San Juan jaiak iragartzeko. Umeen artean, berriz, 11 eta 14 urte bitarteko mailan irabazlea Martina Garate izan da, “Festa bira” kartelarekin eta 10 urtera artekoen mailan saria Andoni Olcoz Gerardik irabazi du, “Badator danborrada” izenburuko lanarekin. Lehiaketaren edizio honetan 64 parte-hartzaile egon dira: 17 helduen mailan, 29 lan aurkeztuta; 11-14 urte bitartekoen mailan 28 lan lehiatu dira eta 10 urtera artekoen mailan, berriz, 19.

3 kartelak batera

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »