Aurten 94 urte beteko dituen Eibarko Danborradaren aurkezpena egin dute arduradunek

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aurten 94 urte beteko dituen Eibarko Danborradaren aurkezpena egin dute arduradunek
ETA KITTO 2022, Eka 22

Atzo aurkeztu zituzten aurtengo Sanjuanetako danborradak Izarra elkartean. Antolatzaileek gogora ekarri zutenez, 94 urte beteko dira 1928an lehen danborrada egin zenetik, Errebalen zegoen Batzokiaren eskutik, Gaztelubideren laguntzarekin. Aurtengo helduen danborradan 23 melodia eskainiko dituzte eta haurren danborradan, berriz, 12. Betiko moduan, nagusienean konpainia tradizionala, Betikuak, San Andres, Urki, Eskozesak eta Amuategi irtengo dira. Marruko kainoiak salba batekin hasiko du Untzagako saioa eta bertan egongo dira kalejiran ere parte hartuko duten Eibarko Musika Banda eta Ignazio Zuloagaren omenezko karroza. Gainean, berriz, Eibarko Udal Dibujo Eskolako irakasleak eta ikasleak joango dira eta danborradarako pin-a ere Leire Kareaga Dibujo Eskolako irakasleak diseinatu du. Antolatzaileek bereziki eskertu nahi izan zuten Dibujo Eskolak, Udale Brigadak eta boluntarioek egiten duten lana, danborradak irten ahal izateko.

danborrada2

HELDUEN DANBORRADA

Danbor Nagusia: Juan Luis Baglietto “Manli”

Gastadoreen Kaboa: Iker Teruelo

Banderaduna zaldian: Malen Casado

Napoleon: Eugenio Camara

Danborren Kaboa: Juan Mari Lejardi “Pastor”

Barrilen Kaboa: Jesus Mari Olmedo “Kata”

Kantinera eta kantineroak zaldian: Jose Luis Arizmendi “Potxi” (tradizionala), Itziar Hernandez (Betikuak), Irene Gomez (San Andres), Miren Gallastegi (Amuategi), Itxaso Andrade (batelerak, tradizionala) eta Malen Casado (banderaduna, tradizionala)

Karroza: Eibarko Udal Dibujo Eskola

Musika: Eibarko Musika Banda

UMEEN DANBORRADA

Danbor Nagusia: Andoni Olcoz (San Andres ikastetxea)

Gastadoreen Kaboa: Aitor Gonzalez

Urkizuko zuzendaria: Aner Teruel

Aldatzeko zuzendaria: Andoni Villazana

La Salleko zuzendaria: Izaro Vazquez

Ikastolako zuzendaria: Olatz Muñoz

Kantinerak zaldian: Garazi Hernandez eta Sara Alvarez

Karrozako haurrak: Ane Plazaola, Izade Guerrero, Paula Diez, Maria Rodriguez, Enara Nogales, Oier Teruel, Ibon Montano, Claudia Arias, Elarqui Grande, Nora Alvarez, Jone Conde, Miren Garramiola eta Miren de Andres.

Musika: Ustekabe txaranga

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »