Aurten ezin izango da santaeskerik egin, bizi dugun egoera larria dela eta

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aurten ezin izango da santaeskerik egin, bizi dugun egoera larria dela eta
ETA KITTO 2021, Ots 04

Santa Ageda bezpera da gaur eta, bestelako baldintzetan egonez gero, gaurko egunez koplak kantatzera irtengo lirateke herriko hainbat taldek, kalerik kale eskean ibiltzeko kalejiretan: eskoletako ikasleak, Musika Eskolakoak, Kaleetan Kantuz eta Sostoa abesbatzak… Ohiturari eutsita, santaeskea egiteko asmoa zuen, baita ere, …eta kitto! Euskara Elkarteak, baina pandemiarengatik bizi dugun egoera larriaren aurrean, gaurko aurreikusita zuen ekitaldia bertan behera lagatzeko erabakia hartu du du …eta kitto!-k. Hasiera batean talde txikietan eta lekutik mugitu gabe koplak abesteko asmoa bazegoen ere, momentu honetan gauzak nola dauden ikusita, eznezkoa da horrelakorik egitea eta, pena handiarekin, aurten ez da santaeskerik egingo. Hala ere, gauzak aldatu bitartean, eta datorren urtean gauzak bestela izango diren esperantzarekin, hemen dauzkazue iaz egindako kalejiretako bideoak, modu birtualean bada ere, Santa Ageda bezperako koplekin gozatzeko aukera izan dezazuen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »